KATAKRAK

Rote Zora: Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995)

Rote Zora: Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995) Katakrak
Ekainaren 13an, asteartearekin 11:30ean DonostiakoLiburutegi nagusian (Konstituzio plaza),

Rote Zoraren Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995) liburua aurkeztuko dugu.

«Emakumeok beti ibili izan gara borrokan talde armatuetan, baina gure ekarpena isilpean gorde izan dute gehienetan.
Halere, garaiak aldatzen ari dira. Gaur egun emakume ugarik parte hartzen dugu gerrilletan, eta jada ez du atarramentu onik ematen egitate hori ezkutatzeko mekanismoak. Bestalde, ohiko lan-banaketa ere zaharkitua geratu da, hots, emakumeak azpiegitura-lanez arduratzea eta gizonek ekintzak egitea.
Oraindik Rote Zora bezalako emakume-talde iraultzaile gutxi daude, baina hori ere aldatuko da!»
Rote Zora, Bihotz oro denbora-bonba bat da, 1981eko urtarrila.

 

Rote Zora

1974 - 1995

 

Rote Zora emakumeek eta lesbianek Alemania Mendebaldean osatutako feminista autonomoen hiri gerrilla bat izan zen. 45 eraso egin zizkieten enpresa, epaitegi, lantegi eta segurtasun indarren azpiegiturei. Patriarkatuaren, inperialismoaren eta militarismoaren kontra zartatu zituzten lehergailuak baina ez zuten pertsonarik zauritu. 1970etako Revolutionäre Zellen (Zelula Iraultzaileak) erakunde marxista autonomo armatuan sortu zen Rote Zora, 1986tik aurrera bakarka jarraitu zuen bidea.

 

Rote Zora

 

Itzulpena: David Lindemann

 

ISBN 978-84-16946-85-3
Hizkuntza Euskera
Orriak 108
Tamaina 12x19 zm
Azalak Paper-azalezkoa hegalekin
Prezioa 11,00

EROSI