viernes. 18.10.2024
El tiempo
Navarra Digital

ALBERDANIA

ETXE BAT NORBERARENA YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA

Egileak bere obraz 


Gela bat norberarena aldarrikatzen zuen Virginia Wolfek andre idazleontzat. Gaston Bachelard soziologoak, berriz, espazioen esanahietan murgiltzen gintuen La poetica del espacio entseguan, kanpoko espazioez ari garelarik barruko estantziez ere ari garelako. Nik etxearen irudia hautatu dut neure gogoen bizigune. Eta hiru denborak estekatu ditut bizigune hori ideatzeko. Bat, oroimen beroa, nondik natorren gogoratzeko. Bi, lehioak zabalik, uneari leku egiteko. Hiru, irudimena martxan, aldiko guraria ez ahazteko. Gelaka aritu naiz, bakean atontzeko estantzia bakoitza, zahartzaroaren umezaroa gertu. 

ETXE BAT NORBERARENA
YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA
ETXE BAT NORBERARENA YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA
ETXE BAT NORBERARENA YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA

 

Generoa: Novela
Formatua:14 x 20,50 cm.
Orrialdeak: 86
Salneurria "BEZ barre":14,90 €

SINOPSIA

Habiaren babesa. 

Bake operatzailea. 

Aukerako ohikotasuna. 

Nondik-abiatu berri bat. 

Nora-itzuli atsegin bat. 

Ezeren faltarik ez. 

Dena bertan

 

 

 

 

 

 

 

 

 YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA

Editorearen ikuspuntua 
 

Virginia Woolfen saiakera ezagunaren izenburua, Gela bat norberarena, gure garaietara egokituz, Yolanda Arrietak dio etxe bat behar duela emakume idazleak, lasai idatzi ahal izateko, patxadaz bizitzeko, soseguz aurre egiteko gero eta gertuago ikusten duen zahartzaroari. Emakume idazle heldu baten testigantza jasotzen du Etxe bat norberarena liburuak, egunerokoaren kronikatik gertu dagoena, poetikotasunari uko egiten ez diona, parez pare begiratzen diona errealitate batzuetan gordin, besteetan ilusionagarri, beti bizigarri. Bizitzari egindako kantu bat da, azken buruan, Arrietak liburu honetan egiten duena, ibilbide literario luze eta sendo baten emaitza umotua, kondentsatua aurkeztuz. Berdin hartuko du atsegin liburu honekin adin-kondizio guztietako irakurleak. 

                                                                                   Aritza Galarraga

Egileaz

YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA Lea Artibaiko Etxebarrian jaio zen 1963an, eta Usurbilen bizi da orain. Ipuinetik bizi da, aspaldiko lemari fidel: jana gorputzerako, lagunak bihotzerako eta kontuak arimarako. 

Bakarkako lana sormen eta formazio-tailerrekin uztartzen du, ahoz nahiz idatziz, baina bizitza erdi darama liburuak egiten; batik bat, Haur eta Gazte Literaturan. 

0-100 urtera arteko literatura maite du. Liburuak egitea gutunak idaztea da beretzat, Nitik Gura. 

Zahartzaroaren umezarora heldu dela-eta, Etxe bat aldarrikatzen du bere azken lanean; ametsak ontzen jarraitzeko Etxe bat norberarena

ETXE BAT NORBERARENA
YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA
ETXE BAT NORBERARENA YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA

 

Entrando en la página solicitada Saltar publicidad